Aitor ULACIA
Usaina bai, Antzik ez lelopean ospatu dira, pasadan asteburuan, San Jeronimoko jaiak; Mutrikun(Gipuzkoa).
Auzotarrak dira jaiak antolatu eta jai egunetan zehar lanean ibili ohi direnak(tabernan, egiturak jartzen...) eta aurten ere; gogotsu aritu dira. Asteburuan izandako eguraldi onak lagunduta, asko hurbildu dira auzoko giroaz gozatzera.
Barixakuan gazteentzako Rock kontzertuak, sapatuan bertso-afaria eta domekan umeentzako pottokak eta zezen txikiak izan dira ekitaldi garrantzitsuenak baina herri kirolek, umeentzako pailazoek eta mezek ere izan dute bere lekua.
Auzotarrak pozik daude izandako ekimen, eguraldi eta giroarekin eta hurrengo urtean berdin jarraitzea gura dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario