PROFILA

Kaixo guztioi. Aitor, Ane, Jon eta Marina gaituzue; blog honen sortzaileak eta denok EHUko kazetaritza ikasleak. Astero euskal hiri eta herrietako berriak ekarriko dizkizuegu, hau da; Hitza-ren moduko bat, gure muga eta aukerak kontuan hartuz noski.

Zuen herri edo hirian zerbait interesgarri edo deigarria gertatu edo jaiak edo ekitaldiak ospatu eta horren inguruan idaztea nahi izanez gero jarri zaitezte gurekin kontaktuan.
euskadikapuko@gmail.com helbide elektronikoan edo Twitterren bitartez: https://twitter.com/

domingo, 21 de octubre de 2012

83 urteko gizona desagertu da Lekeition

Ane URKIRI

83 urteko gizona desagertu da Lekeition. Familiak bere desagerpena salatu zuen asteartean eta geroztik Ertzaintza, Udaltzaingoa, DYA eta Gurutze Gorria bilaketa prozesuan dabiltza. 

Gizona astelehenean bere ohiko paseoa ematera joan zen eta asteartean oraindik ez zen etxera iritsi; orduan familiak Ertzaintzara jo zuen. 

Oraindik erreskate lanetan dabiltza; helikoptero, Berrozi eta Elorrioko txakur adituak eta mendizale taldeekin batera. Miaketa lanak Santa Katalina itsasargia eta itsasertzeko eremuetan egin dituzte, baita Otoio eta Lumetza mendi inguruetan ere, besteak beste. 

Sei egun pasa dira desagertu zenetik eta ez dute arrastorik aurkitu. Herritarren laguntza eskatu dute bilaketa errazagoa izan dadin. Herrizaingo Sailak idatzi duen prentsa-ohar baten arabera, Ertzaintzak gizonaren argazkia zabaldu du herrian zehar, bizilagunek berari buruzko informazio gehigarria eskaini dezaten. 

Esan bezala, 83 urteko gizona da Garano Arando Alberdi, Lekeitioko bizilaguna; eta asteleheneko  arratsaldeko lauretatik ez dute bere berririk izan. Argazkia zabalteaz gain, SOS Deiak-eko telefonoa (112) gogorazi zaie herritarrei Arandoren berri izanez gero deitzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario