PROFILA

Kaixo guztioi. Aitor, Ane, Jon eta Marina gaituzue; blog honen sortzaileak eta denok EHUko kazetaritza ikasleak. Astero euskal hiri eta herrietako berriak ekarriko dizkizuegu, hau da; Hitza-ren moduko bat, gure muga eta aukerak kontuan hartuz noski.

Zuen herri edo hirian zerbait interesgarri edo deigarria gertatu edo jaiak edo ekitaldiak ospatu eta horren inguruan idaztea nahi izanez gero jarri zaitezte gurekin kontaktuan.
euskadikapuko@gmail.com helbide elektronikoan edo Twitterren bitartez: https://twitter.com/

martes, 23 de octubre de 2012

BGP-k(Bizkaiko garraio patzuergoa) Barik txartela kaleratu bezain laster hasi dira kexa eta arazoak

Aitor ULACIA

Urriak 12an merkaturatu zuen Barik txartela BGPk, 6 urte eta 28 milioi euroko inbertzioaren emaitza. Helburua: ohiko Creditrans txartelak, epe luzeago, garraio gehiagotarako eta errazago erabili daitekeen txartel berri batez ordezkatzea. 2 aste beranduago ordea, heldu dira lehen kexak; bai erabiltzaileen aldetik baita langileenik ere.

Langileek, txartela irakurgailutik pasa izana zihurtatzeko modurik ez izatea salatu dute. Bizkaiko Foru aldundiak gainera, txartelak irakurtzen dituzten gailu guztiak eman ez izana eta langileei txartelaren erabilera ez azaltzea egotzi dio BGP-ri. Erabiltzaileei bestalde, txartela irakurtzeko gailuek izaten dituzten akatsek sortzen dizkiete buruhausteak. Erabiltzaileek diotenez, maiz gertatu zaie autobusean dauden 3 irakurgailuetatik 2 ez ibiltzea eta behin  edo behin hirurak hondatuta aurkitzea ere bai. Kasu hauetan, gidariaren ondoko irakurgailura joan behar izaten dute eta erabiltzaile batek; hirurak hondatuta aurkitzean,  behar baino gehiago ordaindu zuela onartu du.

Arazo hauek, BGP-ak hartutako erabiki batzuen inguruan sortutako eztabaida areagotu dute. Hala nola, Barik aurreikusitakoa baino 8 hilabete beranduago kaleratu izana, txartelak Renfe eta Feve-ko garraioetarako balio ez izatea, hauteskunde kanpainan egonik adinekoei, ezindunei eta familia ugariei 170.000 txartel oparitu izana...

Dena dela, 2013ko abenduak 31-rarte Creditrans txartelak erabiltzen jarraitzeko aurkera izango da.


Barik txartela:
- 2 txartel mota:
Pertsonalizatua - Jabearen argazki eta datuak izango ditu. 3€ balio du. Creditrans txartelak betetzen zuen funtzioaz gain(Diru-zorro funtzioa), etorkizunean prezio hobeak izateko aukera ematen du.
Anonimoa - Creditrans txartelen funtzio bera. 3€ balio du.
- Barik txartela garraio hauetan onartuko da: Metroa, Bizkaibus, Bilbobus, tranbia, Euskotren, Ereagako igogailua, Artxandako funikularra, Bizkaiko zubia eta Etxebarri, Barakaldo eta Erandioko herri autobusak.
 - Estankoetan, kioskoetan eta metroko txartel makinetan eskuratu eta kargatu daiteke.
- Txartelak 4 urteko iraupena dauka eta galduz gero dirua berreskuratu eta txartel berria lortzea posible da.
- 90€ -ko edukiera dauka.

No hay comentarios:

Publicar un comentario