PROFILA

Kaixo guztioi. Aitor, Ane, Jon eta Marina gaituzue; blog honen sortzaileak eta denok EHUko kazetaritza ikasleak. Astero euskal hiri eta herrietako berriak ekarriko dizkizuegu, hau da; Hitza-ren moduko bat, gure muga eta aukerak kontuan hartuz noski.

Zuen herri edo hirian zerbait interesgarri edo deigarria gertatu edo jaiak edo ekitaldiak ospatu eta horren inguruan idaztea nahi izanez gero jarri zaitezte gurekin kontaktuan.
euskadikapuko@gmail.com helbide elektronikoan edo Twitterren bitartez: https://twitter.com/

domingo, 30 de septiembre de 2012

Irailaren 26ko greba orokorra batzuentzat arrakastatsua, besteentzako porrota

Ane URKIRI

Irailaren 26an greba orokorrerako deia egon zen Hego Euskal Herrian, gobernuak egindako murrizketen aurka eta eskubide sozial eta laboralak exijitzeko. ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek egin zuten dei hori eta denetariko iritziak utzi zituen: batzuen ustez jarraipen ona, besteen ustez porrota izan zen. 


Urteko bigarren greba orokorra izan zen joan zen asteazkenekoa, eta seigarrena krisisa hasi zenetik. Sindikatuen ustetan arrakastatsua izan zen; Confebask-en esanetan, ordea, orain arteko erantzun eskasena izan duen greba izan da. Patroien datuen arabera bost langiletik batek parte hartu zuen lanuztean. 

Industrian eta sektore publikoan izan zuen erantzun zabalena, antolatzaileen arabera. Euren diotenez, hegoaldeko lau hiriburuetako eguerdiko manifestaldietan 110.000 pertsona batu ziren. Eusko Jaurlaritzaren ustez, ordea, jarraipena ez zen hain orokorra izan. 

Gutxienez lau pertsona zauritu ziren pilotakaden ondorioz; bi Bilbon eta beste bi Iruñean. Gainera, hogei pertsona inguru atxilotu zituzten; hamabost nafarroan, eta horietatik bederatzi adingabeak. Gasteizen hiru atxilotu eta hamabi pertsonei “desorden publikoa” leporatu zieten, GARAren arabera. Hala ere, Vocento taldeko egunkaria den Diario Vasco-ren ustetan istilu larririk gabe amaitu zen grebaren deialdia. 

Bestalde, Diario Vasco-k eta Berria-k adierazi zutenez Gipuzkoan izan zuen erantzun handiena irailaren 26ko lanuzteak. Probintzia horretan sektore industrialen %70ak parte hartu zuen grebako deialdian –Bizkaian %47 eta Araban %46- eta manifestaldietan ere pertsona askoren parteartzea azpimarratu zuten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario