Bortxaketa, hilak 22 larunbatean gertatu omen zen; senideek salaketa jarri dute
Aitor ULACIA
15 urteko neskatilak salatu duenez, hilak 22 larunbat iluntzean gertatu zen bortxaketa, berarekin zeuden lagunak agurtu eta mutil batekin joan zenean. Oraindik, argitzeke daude ustezko bortxaketaren nondik norakoak. Hedabide batzuen arabera, neskatilak; bortxatua izan ostean, lagunei deitu eta erabat asalduta bortxatu egin zutela onartu eta hauek Ertzaintzari deitu zioten.
Beste hedabide batzuen arabera, aldiz, 2 izan ziren bortxaketa burutu zutenak, beste batzuk neskatxa(bortxaketa gertatu ostean) hankak odoletan zituela iritsi zela lagunengana, mutila ezagutzen zuela...Sare sozialak ez dira gutxiago izan eta ustezko bortxaketaren inguruko mezu, twit eta abar asko bidali dira. Lekuaren inguruan ere hainbat teoria daude baina dirudienez, Guass diskoteka egon ohi zen aparkalekuan gertatu zen.

Bitartean, pasadan asteartean, Elgoibarko Emakumeen Asanbladak deitutako erasoaren aukako konzentrazioa izan zen, gaueko 20:00etan, Kalegoien plazan. Herritar asko batu ziren deialdira, ustezko erasoa salatzeko.
Twitter sutan
Behin gertatutakoa zabaldu ostean, berehala hasi ziren zurrumurruak eta hauen inguruan berba egiteko non hobeto, sare sozialetan baino. Zurrumurru hauen guztien artean, bada bat nahiko indar hartu zuena. Teoria honen arabera, neska bere borontadez joan zen mutilarekin(adingabea) eta baita harreman sexualak izan ere, gero ordea; beldurrak gogoz kontrakoa izan zela esatera eraman zuen. Zurrumurru hauen aurrean, "zuhurtasuna" eskatu du Elgoibarko alkaiteak, adingabeak baitaude tartean.
Euskadi directo-n agertutako kontzentrazioko irudiak:
No hay comentarios:
Publicar un comentario