PROFILA

Kaixo guztioi. Aitor, Ane, Jon eta Marina gaituzue; blog honen sortzaileak eta denok EHUko kazetaritza ikasleak. Astero euskal hiri eta herrietako berriak ekarriko dizkizuegu, hau da; Hitza-ren moduko bat, gure muga eta aukerak kontuan hartuz noski.

Zuen herri edo hirian zerbait interesgarri edo deigarria gertatu edo jaiak edo ekitaldiak ospatu eta horren inguruan idaztea nahi izanez gero jarri zaitezte gurekin kontaktuan.
euskadikapuko@gmail.com helbide elektronikoan edo Twitterren bitartez: https://twitter.com/

martes, 18 de septiembre de 2012

Birziklatzeko zakarrontziak jarri dituzte Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean

Ane URKIRI

Aurten, lehenengo aldiz, birziklatzeko zakarrontziak ipini dituzte Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Plastikoarentzat, paper eta kartoiarentzat eta bestelako hondakinentzako ontziak jarri dituzte eraikinaren barrualdeko korridoreetan. 

Iniziatiba honekin batera, kafe makinen alboan zaborrarekin erlazionatutako informazio eta datu interesgarriak itsasi dituzte. Urtean 56.500 kafe-edalontzi kontsumitzen dira fakultatean, eta plastiko horiek guztiak ez dira birziklatu ohi izan orain arte. Datu hori kontuan hartzekoa da, zeren eta plastikoa biodegradatzea oso zaila izaten da.

Horretaz gain, plastikoa, papera eta kartoia birziklatuz gero zer aurrezten dugun informatzen duten testuak jarri dituzte, baita aholkuak ere. Horrenbeste edalontzi ez gastatzeko, behin edalontzi bat edukita berrerabiltzeko aholkua da horietariko bat.

Papera eta kartoia birziklatuz gero energian %80a aurrezten da eta urari dagokionez %63a. Basoak moztea saihestu, konifero eta eukaliptoen monolaborantza premia gutxitu, erraustegietan erabiltzea sahiestu eta zabortegien eremua gutxitzea dira onuretako batzuk. Plastikoaren kasuan zabortegietan hondakinak gutxituko lirateke, erregai berriztaezinetan aurreztu eta erregai gisa erabili daiteke, baliabide naturaletan aurreztuko litzateke eta lorategietako altzariak egin daitezke. 

Orain arte ez birziklatzeak aurreko datu guzti horiek ez aurreztea ekarri du. Azken urte hauetan birziklatzeko ohitura zabaldu nahi da esparru guztietara, adibide garbi bat Gipuzkoako herri batzuetan jarri duten atez-ateko zerbitzua dugu.

Uztailetik daude hiru koloretako zakarrontziak (horia, urdina eta grisa) fakultatean, aurreko urteetako kafe-edalontzien kopurua murrizteko eta zerbait aurrezteko helburuarekin. Baita ikasleek birziklatzeko ohitura hartu dezaten ere. Hala ere, bestelako zakarrontziak bertan diraute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario